2019ko Txikijazz Big Banda prest da kide berriekin

RELAX MAX
2019ko Txikijazz Big Band-en izena emateko epea ireki da
2019 Februaryk 1

2019ko Txikijazz Big Banda prest da kide berriekin

BATERIA1

2018ko kontzertu paregabearen ostean, Txikijazz Big Banda aurrera doa. Dagoeneko, partaideak berritu dira eta banda prest dago 2019ari aurre egiteko.

Aurtengo kide berriak hautatzeko otsailean abian jarri zen entzunaldi prozesura, hogeitamar bat lagun aurkeztu dira. Entzunaldiak martxoaren 16an eta 23an egin ziren. Bertan, partaideek euren instrumentuen eta ahotsaren ezagutza aurkeztu zuten. Guztien artean, 19 izan dira hautatuak.

Hala bada, aurten bandak 8 eta 14 urte arteko 45 haur izango ditu. Uztailean ordu beteko kontzertua eskaintzeko asmoz, 4 abesti lantzen hasiko dira, pixkanaka-pixkanaka abesti gehiagoekin jarraituz. Entseguak apirilaren 23an hasiko dira, eta aste bateko iraupena izango dute. Uztailean, emanaldiaren aurreko astean, entseguetara bueltatuko dira. Aurtengoa uztailean kontzertua ospatzen den laugarren aldia da.

Bestalde, Javier Pérez Rouco eta Iban Gurrutxagaren zuzendaritzapean jarraituko du Txikijazz Big Bandak, musikari profesionalak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak biak. Ekimen honen aitzindaritzan mantentzen dira bi musikariak duela 5 urte proiektua sortu zenetik.
Hiriko jazz eta musikari berriak laguntzen dituen proiektu nabarienetakoa dugu Txikijazz Big Banda. Sortu zenetik talentu berriak sustatzea du Donostiako Jazzaldiak bere helburuen artean.

PRUEBAS 1

BATERIA1

BETERIA 2

hojas NOTAS MUSICA

PIANO

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Spam Protection by WP-SpamFree