Alfred Spirli + Les Incendiaires

Txikijazz Big Band 2017
Txikijazz Big Band
12 June, 2017
Kevin Mahogany
Kevin Mahogany + Hervé Sellin Trio
12 June, 2017

Alfred Spirli + Les Incendiaires

passants1-c-Chloé-Charbonnier-moztua-900-x-600

Ordua

11:00-12:00.

Taldea

Alfred Spirli (perkusioa, gauzakiak),  Olivier Bost (tronboia), Guillaume Grenard (tronpetak), Eric Vagnon (saxoak)

Lyongo Arfi (Irudipenezko Folklore baten Bilaketarako Elkartea) kolektiboko kide hauek kaleko musikaritzat dauzkate beren buruak. Izatez, eskaintzen duten emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela, hark ere parte hartzen baitu joaldian.

Alfred Spirli perkusio-jotzaile guztiz berezia da, inprobisatzaile bat, objektu birziklatuetatik abiatuta berak fabrikatutako hainbat motatako musika-tresnetatik soinuak ateratzen dituena. Les Incendiaires ikusi egin behar dira, haiek deskribatzeko ahalegin oro labur geratzen baita.