Bruce Barth Trio: The Grateful Dead Project

900x600 concierto big band
TXIKIJAZZ BIG BAND
2018 Aprilk 6
ISPIRIT WEB TX
Ispirit
2018 Julyk 12

Bruce Barth Trio: The Grateful Dead Project

BRUCE BARTH WEB TX

Bruce Barth (pianoa), Vicente Archer (kontrabaxua), Montez Coleman (bateria)

Bruce Barth, iparramerikar musikaria, azken hamarraldiotako erreferentziako pianisten artean dago. Bere proiektuen lider izateaz gain, disko-ekoizle gisa nabarmendu da Barth eta lan itzela egin du pedagogo modura. Gaztetan, jazzeko zenbait maisu historikorekin jo zuen eta berehala kontratatu zuten Terence Blanchard tronpetariaren boskoteko kide egonkor gisa. Blancharden kolaboratzaile izan zen Spike Leeren film enblematiko batzuen soinu-bandetan. Orain, Kaliforniako The Grateful Dead talde psikodelikoaren musikan oinarritutako bere bertsio propioarekin datorkigu. Proiektu bakana, inolaz ere, Barthek jazzaren lurraldera lekualdatzen baitu 60 eta 70etako rockeko talde mitiko baten obra.