Dobble (ingelesez)

static1.squarespace
Klake ikastaroa
2019 Julyk 12
IMAGEN 1
Estanpazioa buruzapietan
2019 Julyk 12

Dobble (ingelesez)

Doople lacunza txikijazz2

Adina: 5 urtetik aurrera, edo pertsona heldu batez lagundua.

Zer egingo dugu

Lacunzarekin ingelesa ikasiko dugu Dobble karta jolasarekin dibertitzen garen bitartean.
Kasu honetan, jokoa gure eskuekin egin beharko dugu. Lehendabiziz, gure kartak koloreztatu eta moztu egin beharko ditugu, ondoren partida bat jokatu ahal izateko.

Dobble kartazko joku britainiar bat da. Hemen, azkartasuna, kontzentrazioa eta trebezia elementu garrantzitsuenak dira.

Nola jokatu

Jokalari bakoitzari karta bat ematen zaio bere aurrekaldean jartzeko. Gainontzeko kartak mahiaren erdian uzten dira.
Jokalari bakoitzak bere karta eta erdialdeko lehen kartaren artean zein harreman dagoen bilatu beharko du. Bere kartan eta erdikoan irudi bera aurkitzen duen lehenengoa, zein objektu den esan beharko du ahots altuan eta karta hori hartu ahal izango du, bere lehenengo kartaren gainean jartzeko.

Karta gehiago duen jokalaria izango da irabazlea, erdialdean kartarik gelditzen ez direnean.

Xehetasunak

Norberak egindako kartak etxera eraman ahal izango ditu etxekoekin jolasten jarraitzeko.