Txikijazz Big Band

ZONA-LECTURA_WEB
Irakur gunea (Fnac Kids Club)
2016ko Junek 13
passants1-c-Chloé-Charbonnier-moztua-900-x-600
Alfred Spirli + Les Incendiaires
2017ko Junek 12

Txikijazz Big Band

Txikijazz Big Band 2017

Formazioa eta parte-hartzea bultzatzeko, eta esperientzia bakun gisa, Txikijazz Band jarri zuen martxan Txikijazzek iaz. Lezio ederra eman ziguten 10-14 urteko 13 musikarik. Aurten harago joan nahi dugu: Txikijazz Big Band-a sortu dugu, kide, abesti eta denbora gehiagorekin.

Urtarrilean izena emateko epea ireki genuen. Martxotik ekainera Big Band baten sorrera esperimentatzeko aukera izan dute haurrek, eta debut kontzertua prestatzekoa, bi irakasle eta musikari profesionalekin (Javi Perez eta Iban Gurrutxaga). Jazz-hizkuntzan, irakurketa zifratuan, erritmoan, inprobisazioan eta taldeko lanean sakondu dute.

50 kide inguru dira, 10-14 urtekoak (14-18 kontrabaxuaren eta saxo baritonoarekin kasuan). Honako instrumentuekin osatu dute taldea: bateria, gitarra elektrikoa, baxua, piano edo teklatua, tronpeta, tronboia, saxoa, ahotsa eta kontrabaxua. Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandak kontzertua emango du Txikijazz Jaialdian, uztailaren 23an.