Txikijazz Big Band 2019

static1.squarespace
Klake ikastaroa
2019 Julyk 12
IMAGEN 1
Estanpazioa buruzapietan
2019 Julyk 12

Txikijazz Big Band 2019

6_Txikijazz_29julio ©Guille Garcia_53 Heineken Jazzaldia_147

Bueltan dator Txikijazz Big Band, Gipuzkoako jazz musikarien belaunaldi berria. Aurten, 2019ko entzunaldien ostean, 50 bat musikarik ordu bete inguruko kontzertua eskainiko dute. Bertan big bandarako moldatutako 12 bat abestiz gozatuko dugu, jazz, blues, swing eta souleko estandarrak. Emozioz eta talentuz jositako kontzertua, txikienak profesionalen oholtza nagusi direla.

Lehenengo belaunaldiaren agurreko emanaldia

Proiektua, 10-14 urte arteko haur eta gaztetxoak hartzen dituena, 2016an jaio zen eta laugarren edizioa betetzen du aurten. Beraz, lehen urtean 10 urterekin sartu ziren musikariek parte har dezaketen azken adina harrapatuko dute. Beraz, agur esango digute askok: proiektuaren lehen lau urteak bizi eta harekin eboluzionatu duen lehen belaunaldiko kideen agurreko emanaldia izango da.