5. Txikijazz (2017)

5. Txikijazz (2017)

Txikijazz-aren bosgarren aldiak, 2017ko uztailaren 22tik 24ra ospatutakoak, 7 kontzertu izan zituen eta 20 jarduera.

Kursaaleko Terrazak testuinguru ezin hobea izan ziren jaialdiarentzat. Momentu batzuetan, hori bai, Kursaaleko Foyer-era lekualdatu behar izan genuen euriagatik. Bosgarren edizioak agertoki handi bat izan zuen: Zurriola Terraza. Azken horrek aurtengo berritasuna hartu zuen bere baitan: Txikijazz Big Band-aren kontzertua.

Uztailaren 22a, lehen eguna, Kursaaleko Terrazak topera zeudela hasi genuen. Ez genuen hainbeste publiko espero, eta jarduerak bete egin ziren. Ia materiala bukatu zitzaigun, pentsa: kamisetak, poltsak, txapak, kartelak…

Musikari dagokionez, Alfred Spirli-Les Incendiaires taldeak jarri zuen umore puntua, baita puntu parte-hartzailea ere. Lyongo Arfi (Irudipenezko Folklore baten Bilaketarako Elkartea) kolektiboko kide hauek kaleko musikaritzat dauzkate beren buruak. Izatez, eskaintzen duten emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela, hark ere parte hartzen baitu joaldian.

Alfred Spirli perkusio-jotzaile guztiz berezia da, inprobisatzaile bat, objektu birziklatuetatik abiatuta berak fabrikatutako hainbat motatako musika-tresnetatik soinuak ateratzen dituena. Les Incendiaires ikusi egin behar dira, haiek deskribatzeko ahalegin oro labur geratzen baita.

Bigarren kontzertua Kevin Mahoganyk eman zuen, Hervé Sellin Trioak lagunduta. Hunkituta, txikiekin asko gozatu zuen, “jazzaren etorkizuna diren” horiekin, alegia. Baritono-ahots bikain baten jabe, Kevin Mahogany jazzeko abeslari errespetatuenetako bat bilakatu da, gai baita zeinahi motatako materiala maisutasun paregabez interpretatzeko: jazz modernoa, bluesa, baladak edo swing-aren aroko klasikoak. Mahoganyk, bere izeneko diskoak grabatzeaz gainera, gonbidatu gisa hartu du parte hainbat eta hainbat grabazio-saiotan, Ray Brow edo Elvin Jones bezalako musikariekin. Beste hainbat proiektutan ere lankide izan da: Kansas City (Robert Altman-en film ospetsua), Monk On Monk (Thelonious Monk-en ikuspegi bat bere semearen kargura) eta (Clint) Eastwood After Hours.

Uztailaren 23an ere eguraldia izan genuen. Terrazak eta jarduerak topera bete ziren berriro. Musikan, Alfred Spirli-Les Incendiairesek berriro umorea ekarri ziguten, beraien kontzertu ibiltariarekin. Ondoren, 12:30ean, Txikijazz Big Band handiaren txanda heldu zen.

Formazioa eta parte-hartzea bultzatzeko, eta aparteko esperientzia gisa, Txikijazz Band jarri zuen martxan Txikijazzek iaz (2016an). Lezio ederra eman ziguten 10-14 urteko 13 musikarik. Aurten harago joan gara: Txikijazz Big Band-a sortu dugu, kide, abesti eta denbora gehiagorekin.

Urtarrilean izena emateko epea ireki genuen. Martxotik ekainera Big Band baten sorrera esperimentatzeko aukera izan zuten haurrek, eta debut kontzertua prestatzekoa, bi irakasle eta musikari profesionalekin (Javi Perez eta Iban Gurrutxaga). Jazz-hizkuntzan, irakurketa zifratuan, erritmoan, inprobisazioan eta taldeko lanean sakondu dute.

50 kide inguru izan dira, 10-14 urtekoak; 14-18 kontrabaxuaren eta saxo baritonoarekin kasuan. Honako instrumentuekin osatu dute taldea: bateria, gitarra elektrikoa, piano edo teklatua, tronpeta, tronboia, saxoa, ahotsa, baxua eta kontrabaxua.

Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandak kontzertua eman zuen Txikijazz Jaialdian, uztailaren 23an, 12:30ean Zurriola Terrazan.

Jarduera honekin Txikijazzek bere publikoa bihurtu du protagonista eta bat egiten du Donostiako Jazzaldiak, duela 52 urte abian jarri zenetik, jazzeko musikarien belaunaldi berriak ezagutarazteko eta haiei laguntzeko egiten ari den lanarekin.

Uztailaren 24a izan zen, eguraldiari dagokionez, “itsusiena”. Baina hala ere jendeak ez zuen huts egin. Jarduerak berriro bete ziren (Kursaal barruan), eta kontzertuak ere egin genituen, izan ere, euriak ateri eutsi zion momentu horietan. Hasieran, The Good Time Rollers eta Donostiako Lindy Hop taldeek euripean dantza egin zuten, baina atertu zuen, eta gustura lagundu zieten gurasoek zein haurrek. Ederki gozatu zuten.

King Creosote iritsi zen gero. Eskoziar folk-rockeko elezahar bat da, oso konpositore emankorra eta sentiberatasun ikaragarriko musikaren sortzailea. Oso ezaguna bere sorterrian –non berrogei titulu baino gehiago argitaratu dituen orain arte–, The Burns Unit talde erdi eskoziar erdi kanadarreko kide ere bada, eta itzal handiko Fence Collective delakoaren fundatzaile izan zen 1997an. Orain, azkenik, arrautza-azala hautsi eta mundu zabalera irten da. 2011n eman zuen lehen abisua, Jon Hopkins-ekin batera argitaratu zuen diskoa, Diamond Mine, Mercury Prize eta Scottish Album Of The Year sarietarako izendatu zutenean. Orain, berriz, behin betiko jauzia egin du Astronaut Meets Appleman-eko bederatzi abestiekin.

Bromak egin zituen eguraldiarekin, “Scottish weather-a (Eskoziako eguraldia)” ekarri zuela zioen, baina orduan ere euriak atseden hartu zuen, eta Creosotek bere musika eskaini zien bertaratu zirenei.

Laburbilduz, bosgarren aldia zenbakia bera bezain borobila izan da. Eskerrik asko posible egin duzuen guztiei: antolatzaileei, laguntzaileei eta parte-hartzaileei. Aipamen berezia merezi du Leire Canok, bera izan baita jarduera eta kontzertu guztiak aurkeztu dituena. Eta Javi Perez eta Iban Gurrutxagari, Txikijazz Big Band-aren arduradunei. Sekulako lana egin duzue. Mila esker!

Uztailak 22, 2017

35262072274_097d3168d9_o

Uztailak 23, 2017

35318685273_43b02fe819_o

Uztailak 24, 2017

36157955256_c635b8b71c_o

UZTAILAK 22

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 Alfred Spirli – Les Incendiaires. Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.

  • 12:30-13:30 Kevin Mahogany - Hervé Sellin Trio. Mahogany gai da edozein motako materiala maisutasun paregabez interpretatzeko: jazz modernoa, bluesa, baladak edo swing-aren klasikoak.

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.

  • Kamisetak eta poltsak

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.

  • “Sortu zure kartela” Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.

  • Aurpegi Margoketa “We Love Music”

    Adina: Publiko guztiak.

    Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

11:30-13:30 Eskulan musikalak frantsesez
Zurriola Terraza. Lacunza Gunea
Adina: 6-12.
Musikarekin zerikusia duten eskulanak egingo ditugu, frantsesez.

12:00-13:00 Musika Tailerra
Fnac Karpa. Fnac Kids Club
Musika Laborategi bat sortuko dugu, musikaren bidez pertsonak garatuko dituen sormen-eremuak landuz.

UZTAILAK 23

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 Alfred Spirli – Les Incendiaires. Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.

  • 12:30-13:30 Txikijazz Big Band. Jaialdiko taldearen kontzertua.

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.

  • Kamisetak eta poltsak

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.

  • “Sortu zure kartela” Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.

  • Aurpegi Margoketa “We Love Music”

    Adina: Publiko guztiak.

    Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

12:00-13:00 Dantza Tailerra

Fnac Karpa. Fnac Kids Club

Dantzan ikasten dutenean, bere ahalmen intelektualak eta sozialak garatzen dituzte txikienek. Gainera, euren kreatibitatea lantzen dute eta autoestimua indartu.

UZTAILAK 24

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 The Good Time Rollers-Lindy Hop. Hopper-ek pistatik transmititzen duten atmosfera arnasten du taldeak taula gainetik. Hala, emanaldi bakoitza festa bihurtzen dute. Lindy Hop-a edo Rock&Roll-a dantzatzen baduzu, ezin duzu kontzertu hau galdu.

  • 12:30-13:30 King Creosote. Eskoziar folk-rockeko legenda bat, oso konpositore emankorra eta sentiberatasun ikaragarriko musikaren sortzailea.

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.

  • Kamisetak eta poltsak

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.

  • “Sortu zure kartela” Tailerra

    Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.

  • Aurpegi Margoketa “We Love Music”

    Adina: Publiko guztiak.

    Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

11:30-13:30 Egin zure instrumentu-brotxea

Zurriola Terraza. Lacunza Gunea

Adina: 6-12.

Zure instrumentu gustukoena irudikatzen duen paparreko orratza sortu.

12:00-13:00 Emozio Tailerra
Fnac Karpa. Fnac Kids Club
Proposatzen ditugun jolasekin, haurrek hainbat emozio landuko dituzte.

TABAKALERA

Uztailak 24

19:00 Alfred Spirli – Les Incendiaires

Nestor Basterretxea plazatik Kutxa Kultur plazara (Tabakalera)

Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.

cartel TXIKIJAZZ 2017 (33x48)