2019ko Txikijazz Big Banda osatzen ari gara. Bertako kide izan nahi duzu? Instrumentu baten ezagutza musikala baduzu, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoa bazara eta jazzeko big band batean jotzeko esperientzia bizi nahi baduzu, hau da zure aukera. Ikusi oinarriak. Iaz parte hartu zenutenek ez duzue izena berriz eman eta frogarik egin beharko.
Frogak egiteko bi abesti lantzea eskatuko dizugu: Easy Money eta Relax max (ahotsen kasuan, Relax max eta aukerako beste kantu bat). Izena ematen dutenei kantuon partiturak bidaliko dizkiegu.
Eman izena martxaren 10a baino lehen, izen-emate orria beteta.