Informazio garrantzitsua Chillida Lekurako

Del 21 al 25 noticia inicio EUS
Txikijazz itzuli da!
2022 Junek 28
ESKERRIK ASKO
Txikijazz 10. edizioa
2022 Julyk 29

Informazio garrantzitsua Chillida Lekurako

INFORMAZIO GARRANTZITSUA CHILLIDA LEKU

Sarbidea eta aparkalekua:

Kontzerturako sarrerek museorako, erakusketetarako, piknik gunerako eta tailerrerako sarbide-eskubidea ematen dute. Museoak 10:00etan irekiko ditu ateak. Tailerra 11:00etan hasiko da eta kontzertua 12:30tan.
Ibilgailu pribatuan bazatoz, Galarretako aparkalekuan utzi beharko duzu. Doako autobus bat egongo da Galarretatik museora 10:30etatik 12:30etara, eta ekitadia eta gero Galarretara, 14:00etatik 15:00etara itzuliko da.

Laguntza-txakurrak:

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

 

Arropa, oinetakoak eta beste gomendio batzuk:

Gogoratu ekitaldian zehar (11:00etatik 14:00etara) tenperaturak gora egin dezakeela eta beraz, museoko zelaietan txapela, eguzkitako krema eta oinetako erosoak eramatea
gomendatzen dizugu.
Era berean, manta edo estera bat ekartzea gomendatzen dizugu, eroso-eroso goza dezazun kontzertuaz; gainera, hamaka kopuru mugatu bat egongo da bertaratzen direnentzat, eskuragarri iriste-ordenaren arabera

Zure zain gaude Chillida Lekun oso egun berezi batez gozatzeko.

 

ERNE: kontzertuaren sarrerak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea. Jardueraren lehen zatian, kupula anbisonikoa egiten da, eta 25 pertsonako edukiera du (iriste-ordenaren arabera eta 6 urtetik gorakoentzat). Bigarren zatian kupula ikus daiteke, eta jende guztiarentzat da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Spam Protection by WP-SpamFree