Txikijazz itzuli da!

INFORMAZIO GARRANTZITSUA CHILLIDA LEKU
Informazio garrantzitsua Chillida Lekurako
2022 Julyk 11

Txikijazz itzuli da!

Del 21 al 25 noticia inicio EUS

10. Txikijazz jaialdian iaz baino programazio zabalagoa dugu. Hamargarren urteurren honetan kontzertu gehiago egongo da eta tailerrak ere itzuliko dira.

Arima Soul, Carla Sevilla 5tet, Swingtronics, Lucía Fumero, Les Fous, The International Classic Jazz All Stars, Sharon Clark eta Travellin’ Brothers taldeak izango dira 2022ko jaialdiko protagonista.

Tailerrei dagokienez, Maushaus , Nerea Kortabitarte, La Niña Bonita, Ione Lizarralde eta El Saloncito Pop Up izango dira egitaraua osatuko dutenak.

Garberako kontzertuak eguerdiko 12:30ean izango dira. Sarrera doakoa da. Tailerrak 11:30etan hasiko dira eta 12:30etan amaituko dira. Sarrera librea da eta 20 minutuko 3 txanda egingo dira haur guztiek beren obrak egiteko denbora izan dezaten.

Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur aretoan, kontzertuak eguerdiko 12:00etan hasiko dira eta sarrera doan izango da. Tailerrak 11:30etatik 14:00etara egingo dira.

Kursaaleko terrazan dagoen Fnac Gunean, kontzertu bakarra egongo da, eguerdiko 12etan. Sarrera librea izango da. Era berean, tailerrak 11:30etan hasi eta 14:00etan amaituko dira.

Eta, azkenik, Chillida Lekuko kontzertua, eguerdiko 12:30etan hasiko da. Sarreraren prezioa 6€, edukiera osatu arte. Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da.

Aurten ere, Txikijazza gure babesle eta laguntzailei esker da posible: Donostiako Udala, Kutxa Kultur Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, SGAE Fundazioa, Garbera, Chillida Leku, Fnac, Lacunza, Milbby eta Frigo.

 

EGITARAUA 2020

10. TXIKIJAZZ KONTZERTUAK

10. TXIKIJAZZ TAILERRAK

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Spam Protection by WP-SpamFree