Adina:
Musika-tresna bat sortuko dugu guztion artean, espazio-egitura batetik abiatuta. Egitura hori txikienen jolaserako euskarri izango da, eta hari, perkusio eta abarrezko elementuak izango ditu, esperientzia geometriko eta murgiltzailea sortzeko, musika, geometria eta matematika modu sinplean bateratzeko, Jazzaren inguruko azken sentsibilitateetara eta, oro har, musika garaikidera hurbilduz.
- Museoa irekitzea: 10:00etan
- Tailerraren hasiera: 11:00etan
- Kontzertuaren hasiera: 12:30etan
- Autobusa doan Galarretako aparkalekutik
- Aldez aurretik izena eman gabe. Tailerrean sartzeko, Travellin’ Brothers -en kontzerturako sarrera erosi behar da, jarduera osagarri gisa; baina plaza mugatuak direla eta, KONTZERTURAKO SARRERAK EZ DU BERMATZEN TAILERREAN PARTE HARTZEA.
CHILLIDA LEKUKO TAILER ETA KONTZERTUAZ MODU EROSO ETA SEGURUAN GOZATZEKO INFORMAZIOA