Gaztedi - Musika familian: OREKA TX- Koklea

Swingtronics-txikijazz
Gaztedi – Musika familian: SWINGTRONICS
2021 Mayk 26

Gaztedi – Musika familian: OREKA TX- Koklea

oreka-txikijazz01

Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki).

Koklea du izena Oreka TXen proiektu berriak. Azken urteetan taldeak egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan. Lengoaia garaikidea ardatz hartuta, berezko estiloan sakondu eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiltzen ditu.

Laukote formatuan aurkeztuko dute kontzertua Txikijazzean, txalapartekin egindako ibilbidean zehar osatu dituzten kanta esanguratsuenak izango dira entzungai. Sortu dituzten txalaparta ezberdinak sonoritate propio bat eskaintzen dio taldeari. Soka eta haizezko instrumentuak, txalapartarekin orekan. Jolasa musika bilakatuz.

IZENA EMATEKO: 943 25 19 19

ORDUTEGIA: 09:00-13:30/ 16:30-20:30