Gaztedi - Musika familian: SWINGTRONICS

ghost-number-TXIKIJAZZ-web02
Ghost Number
2018 Julyk 12

Gaztedi – Musika familian: SWINGTRONICS

Swingtronics-txikijazz

Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Eider Saratsaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Ibon Jordan (bateria), Iñigo Fernández (saxoa, klarinetea).

Swingtronics 2018an sortu zen, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko xedearekin.

Txikijazzen, Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du Swingtronicsek, jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta, besteak beste. Publiko guztientzako kontzertua izango da, giro lasaiarekin hasiko dena, pixkanaka intentsitatea igotzen joateko eta elektroswing erritmo zirraragarriekin amaitzeko. Horrela, oinarri elektronikoei esker, jendeak ahaleginak egin beharko ditu zutik ez jartzeko eta dantzan ez hasteko.

IZENA EMATEKO: 943 25 19 19

ORDUTEGIA: 09:00-13:30/ 16:30-20:30