Lucia Fumero (pianoa, ahotsa), Martín Leiton (kontrabaxua), Juan Rodríguez Berbín (bateria, perkusioak).
Lucia Fumero, pianista eta abeslaria, Bartzelonan jaioa, Horacio Fumero kontrabaxu handiaren alaba, bere hiriko Udal Kontserbatorioan hasi zen musika klasikoa ikasten, eta bertan lortu zuen Musikako Gradu Profesionala titulua 2010ean. Ondoren, Holandara joan zen ikasten eta lanean jarraitzeko. Han, Rotterdameko Musika Unibertsitatean, musika modernoko goi-mailako gradu bat ikasten jardun zuen, musika latinoetan espezializatuta. Orain bere azkeneko kurtsoa egiten ari da Catalunyako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan (ESMuC), Jazz pianoaren espezialitatean.
Urteetan estilo desberdinetako talde ugaritan musikari gisa parte hartu ondoren, 2020an bere aurreneko diskoa argitaratu zuen musika originalarekin: Universo Normal. Bizitasunez eta freskotasunez blaitutako disko horretan, folkloretik abiatuta, eta musika klasikoaren eta Jazzaren eragin nabarmenarekin, Fumerok berak sortutako 11 konposizio eskaintzen dizkigu, kolore bereziez, nortasunez eta karismaz beteak.
2022an Lucia Fumero Triok lehenengo Jazz España Saria jaso du Talde Sortuberri Onenari, Jazz España Plataformak emana.
- Edukiera kontrolatua
- Plaza mugatuak
- Aldez aurretik izena eman gabe
- Kontzertuaren hasiera: 12:30etan