The International Classic Jazz All Stars

bordado_02
Brodatzen hasten (La Niña Bonita)
2022 Junek 22
hilorama
Lankidetzako horma- irudia (La Niña Bonita)
2022 Junek 22

The International Classic Jazz All Stars

InternationalWeb

Howard Alden (gitarra), Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Ricardo Ferrer (kontrabaxua), Guillaume Nouaux (bateria)

The international Classic Jazz All Stars talde aparta da, Jazz Klasikoan munduan diren musikari onenetako batzuk biltzen dituena; nazionalitate desberdinetako interpreteek eratutako proiektu honetan lehen mailako ikuskizun musikal bat eskaintzen dute, betiere Jazz Klasikoaren hizkuntza intenporalaren bitartez.

Taldeak, dagozkien instrumentuetan Jazz Klasikoaren barruan gailentzen diren musikariek osatuak, sekulako indarra darion Jazz bat, dotorea bezain bizia, proposatzen du bere edizioetako bakoitzean, eta horrela erakusten dute zein eraginkorra den musika hizkuntza unibertsal gisa. Izan ere, bere bitartez, askotariko jatorrietako artistek beren kulturak eta eraginak uztartzen dituzte Jazzaren hizkuntzaren izendatzaile komunaren pean.

Talde honetako sei kideen mailaren erakusgarri, hona hemen erreseina batzuk:

“Howard Alden zalantzarik gabe Jazzak duen jarduneko gitarrista onenetako bat da mundu osoan” The New York Times

“Dan Barrettek sekulako talentua erakusten du tronboian eta adimen pribilegiatu bat moldaketetan” The Penguin Guide to Jazz

“Enric Peidro interprete magistral bat da. Ez da inoren klona eta bere estiloak atsegin ematen du, entzumena liluratzen duen sofistikazio itxuraz erraz batekin” Jazz Lives / Michael Steinmann

“Richard Busiakiewiczen dotorezia, segurtasuna eta gustu fina, bere interbentzioetako bakoitza eta guztiak blaitzen dituztenak, ez dira sarritan ikusten Europako pianoaren panoraman” Jazz Journal / Steve Davis

“Gillaume Nouaux Jazz klasikoan munduko bateriarik gailenentzat jotzen da aho batez” Jazz Magazine

 

Abisua

- Edukiera: 150 pertsona, iriste- ordenaren arabera (leku- kopurua bete arte)

- Aldez aurretik izena eman gabe

- Ateak irekitzea: 11:00etan