Travellin' Brothers

hilorama
Lankidetzako horma- irudia (La Niña Bonita)
2022 Junek 22
ione lizarralde
Ebakigarrien kontzertua (Ione Lizarralde)
2022 Junek 22

Travellin’ Brothers

TravellinBrothersWeb

 Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (bateria, perkusioak), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (pianoa, organoa), Ines Goñi (koruak), Noa Egiguren (koruak).

 

Dagoeneko 18 urteko ibilbidea eginak, 1.200 kontzertu inguru emanak 15 herrialdetan baino gehiagotan, Europako eszenan diren blues banda onenentzat aitortuak, Travellin’ Brothersek beren hamargarren eta azken diskoa aurkezten dute: Coming Home (2022).

 

Europako Banda Onenaren Saridun 2015eko European Blues Challengen, beren mugak bilatzen eta “dena ematen” jardun duten lan batekin datoz oraingoan. Album honetan konplexurik gabe eta mugarik ezarri gabe sartzen dira sustrai amerikarreko musika guztietan barrena, betiere tradizioaren eta berrikuntzaren arteko orekaren bila, eta soinu organiko eta autentiko batekin; aldi berean oraingoa eta kalitate handikoa den soinua.

 

Abisua

- Edukiera kontrolatua

- Museoa irekitzea: 10:00etan

- Kontzertuaren hasiera: 12:30etan

- Autobusa doan Galarretako aparkalekutik

- Sarrera erostean museora, kontzertura, tailerrera* eta picnic gunera sar zaitezke.

 

* SARRERAK EZ DU BERMATZEN TAILERREAN PARTE HARTZEA. Plazak mugatuak dira (25), ez dute aldez aurreko inskripziorik eta heldu diren ordenaren arabera sartuko dira, edukiera bete arte.

 

Web horria

Facebook

Instagram

Twitter

Spotify

 

CHILLIDA LEKUKO TAILER ETA KONTZERTUAZ MODU EROSO ETA SEGURUAN GOZATZEKO INFORMAZIOA