Bihar larunbata, martxoak 11, Txikijazz Big Band-eko partaide izateko frogak egingo ditugu Donostiako Musika eta Dantza Eskolan.
Formazio eta parte-hartzea bultzatzeko, eta esperientzia bakun gisa, Txikijazz Band jarri zuen martxan Txikijazzek iaz. Lezio ederra eman ziguten 10-14 urteko 13 musikarik. Aurten harago joan nahi dugu: Txikijazz Big Band-a sortuko dugu, kide, abesti eta denbora gehiagorekin.
Urtarrilean izena emateko epea ireki genuen. Ordutik, materiala pasatu eta entseatzen aritu dira interesdunak. Bihar, 55 musikari inguruk frogak egingo dituzte, Javi Perez eta Iban Gurrutxaga irakasle eta musikariekin. Hauek izango dira ordutegiak eta instrumentuak:
Javi Perezekin:
Iban Gurrutxagarekin:
Frogak bi zati edukiko ditu:
Ahotsen kasuan, frogarako bi abesti abestuko dituzte hautagaiek. Gutxienez bietako batek jazz musikarekin harremana izateari garrantzia emango diogu (funk, blues, soul…).
Azken finean, jazz banda bat sortzea da asmoa. 50 kide izango ditu, 10-14 urtekoak (14-18 kontrabaxuaren eta saxo baritonoarekin kasuan). Aukeratuekin eta musika arloko profesionalekin jazz-hizkuntza, irakurketa zifratua, erritmoa, inprobisazioa eta taldeko lana landuko dugu martxotik uztailera. Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandek kontzertua emango du Txikijazz Jaialdiaren 5. aldian.
Noiz: 2017ko uztailak 22, 23 edo 24.
Non: Txikijazz Agertokia.
Ordua: Goizez.