Parte hartu #LACUNZAlehiaketa lehiaketan!

banner noticia eus
Musika, aurtengo protagonista
2020 Julyk 16

Parte hartu #LACUNZAlehiaketa lehiaketan!

lacunza lehiaketa

Edizio honetan, Txikijazzen Facebook-en bidez, Lacunzak hiruhilabeteko ingeles edo frantseseko ikastaro bat zozkatuko du 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Parte hartu! Jarraibideei jarraitu:

  • Sar zaitez LACUNZA IH-ren Facebook-eko orrian eta emaiozu ATSEGIN DUT-ari.
  • Sar zaitez TXIKIJAZZ-en Facebook-eko orrian eta emaiozu ATSEGIN DUT-ari.
  • TxikiJazz Facebook-eko lehiaketaren argitalpena bilatu . ATSEGIN DUT sakatu eta gure galderari erantzun. “Zenbat urte bete ditu Txikijazz-ek?”

Lehiaketan parte hartu ahal izango da uztailaren 20tik (astelehena), 13: 00etatik, uztailaren 26ra (igandea), 18: 00ak bitartean.

Parte hartzeko, zozketaren oinarriak irakurri itzazu.

lacunza lehiaketa web eus

 

Zozketaren oinarriak

Txikijazzen 8. edizioa dela eta, Lacunza Ih Akademiak Early Learner/Jeunes Enfants, Donostiako zentroetan, programako ingeleseko edo frantseseko ikastaro batean doako hiruhileko bat zozkatuko du, 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako 3 eta 6 urte bitarteko haur batentzat.

Nola parte hartu

  • Sar zaitez TxikiJazz-en Facebook-eko orrian eta ATSEGIN DUT sakatu.
  • Sar zaitez Lacunzaren Ih Facebook-eko orrian eta ATSEGIN DUT sakatu.
  • Txikijazz-eko Facebook-eko LEHIAKETAREN argitalpenean ATSEGIN DUT sakatu.
  • Erantzun gure galderari.

Uztailaren 20tik, astelehena, 13.00etatik, hilaren 26a, igandea,arratsaldeko 6rak arte bitartean parte hartu ahal izango da.

Uztailaren 27an, astelehena, eguerdiko 13:00etan, sariaren berri emango da Lacunza Ih eta Txikijazz facebook-en bitartez.

Facebookeko parte-hartzaileak adingabeak izan ahaldko dira, betiere gurasoen edo tutorearen baimena badute.

Halaber, helduek adingabeen ordezkari gisa Facebook-ean parte hartu ahal izango dute baldin eta, hauek, Lacunza Ih enpresak saria eskuratzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Sariaren haur irabazleen tutoreek edo arduradunek, parte hartzean, saria ematen den egunean adingabearen argazkia egiteko eta hedabide digitaletan argitaratze baimena onartzen dute (erakunde antolatzaileen webguneak eta sare sozialak).

Sariaren zozketaren xehetasunak

  • Parte-hartzaileen arteko zozketa 2020ko uztailaren 27an egingo da, 13: 00etan, www.sortea2.com-en aplikazio digitalaren bitartez.
  • Lacunza Ih sarituarekin Facebook-aren bitartez, modu pribatuan, harremanetan jarriko da.
  • Saria jasoko duen pertsona eta haren tutore edo arduradunak deituak izango dira argazki batzuk ateratzeko, eta irudiak Lacunza eta Txikijazzen sare eta webguneetan argitaratuko dira.
  • 3 laneguneko epean kontaktu horri erantzuten ez dion irabazleak saria jasotzeko eskubidea galduko du. Kasu horretan, zozketa egingo da berriro.
  • Lacunzak eta Txikijazzek eskubidea izango dute lehiaketa esleitu gabe uzteko, baldin eta parte hartu duen inork ez badu oinarri hauetan adierazitako epean erantzuten, edo inork ez badu parte hartzen ezarritako egun eta orduetan.
  • Saria Academia Lacunza S.L. enpresaren bulegoetan emango da (Urbieta kalea 16-1, Donostia, Gipuzkoa), akademiak ezartzen duen egunean eta orduan.
  • Saria ematera joatea ezinbestekoa izango da.

Saria

Saria hiruhileko bat izango da, doan, Early Learner/Jeunes Enfants ikastaroetako batean, Donostiako zentroetan, 3-6 urte bitarteko haur batentzat, ingelesez edo frantsesez, eta plaza libreak dauden zentro eta ordutegietan. Saria 210 eurokoa da guztira, eta ezingo da beste zerbitzu batekin trukatu.

Baldintzak

Antolakuntzak eskubidea izango du sariaren baldintzak aldatzeko edo antzeko ezaugarriak dituen beste batekin ordezkatzeko eta oinarri horietan aldaketak egiteko, baldin eta hala egitea komeni bada.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

 

Antolatzailea
Academia Lacunza S.L.
IFK: B20196630
943464700
Academia@lacunza.

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Spam Protection by WP-SpamFree