Txikijazz Big Band 2017

28273375790_2671433e40_k
27940364114_94cb2bfbb4_k
28273376690_568ef26702_k

Txikijazz Big Band-en parte hartzeko izen emateko epea zabaltzear da

Txikijazz jaialdiak, SGAE Fundazioaren eskutik, Txikijazz Big Band taldea sortuko du bigarren aldiz, instrumentu bati buruzko musika-ezagutzak dituzten 10 eta 14 urte arteko gaztetxoei egiazko jazzeko banda baten parte izateko eta esperientzia bizitzeko aukera emateko xedearekin.

Zer egingo dugun

Jazz banda bat sortuko dugu. Jazz-hizkuntza, irakurketa zifratua, erritmoa, inprobisazioa eta taldeko lana landuko dugu martxotik uztailera (ikus egutegia) musika arloko profesionalekin. Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandek kontzertua eskainiko du Txikijazz Jaialdiaren 5. edizioan (2017).

Prozesua

  • Egutegia
    Izen-ematea: urtarrilaren 16tik otsailaren 3ra.
    Otsaila: hautaketa probak prestatzeko garaia.
    Martxoa: 4/5 edo 11/12an musikariak hautatu eta harremanetan jartzeko egunak.
    Apirila: Pazko astean bi entsegu egingo dira.
    Maiatza-ekaina: bakarka ikasteko hilabeteak.
    Uztaila: lau entsegu eta kontzertua.
  • Non: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, Atotxako Zelaia Plaza, 3. 20012 Donostia.
  • Ordutegia: Erabakitzeke.
  • Norekin: Javier Pérez (tronpetalaria eta musika irakaslea), Iban Gurrutxaga (musikaria eta musika irakaslea).

Kontzertua

  • Noiz: 2017ko uztailak 22, 23 edo 24.
  • Non: Txikijazz Agertokia.
  • Ordua: Goizez.

Parte hartzeko baldintzak

  • Adina: 10 eta 14 urte bitarteko gazteak.Kontrabaxuaren eta saxoaren kasuan, 10 eta 18 urte bitarteko gazteak.
  • Musikari kopurua: 20 lagun.
  • Parte hartzeko baldintza: hurrengo instrumentuetatik bat ondo jotzen jakitea
  1. Bateria
  2. Gitarra elektrikoa
  3. Baxua
  4. Pianoa edo teklatuak
  5. Tronpeta
  6. Tronboia
  7. Saxoa
  8. Ahotsa
  9. Kontrabaxua

Izen ematea

Izena ematen dutenen artean hautapen prozesu bat izango da.

  • Izena emateko epea: urtarrilaren 16tik otsailaren 3ra arte
  • Baldintzak: Gurasoen edo tutoreen baimena derrigorrezkoa da. Izen emate orria bete, sinatu, eta gure bulegoetara ekarri behar da. Izen emate orriarekin, 10€-ko seinale bat utziko da. Hautatua izan ala ez, prozesua amaitu ondoren, leku berean berrezkuratuko da 10€ko utzitako seinalea.
  • Lekua: Erregina Erregeordearen Kalea, 8 (Victoria Eugenia Antzokia). Musika Saila (5. pisua, ezk). 20003 Donostia. 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 . Tel. 943 48 19 00.

 

(Jaitsi izena emateko orria)