Dagoeneko finkatu ditugu Txikijazz Big Band-aren lehen entseguen datak: apirilaren 20an eta 21ean, 10:00etatik 13:30era, Donostiako Musika eta Dantza Eskolan.
Formazio eta parte-hartzea bultzatzeko, eta esperientzia bakun gisa, Txikijazz Band jarri zuen martxan Txikijazzek iaz. Lezio ederra eman ziguten 10-14 urteko 13 musikarik. Aurten harago joan nahi dugu: Txikijazz Big Band-a sortuko dugu, kide, abesti eta denbora gehiagorekin.
Urtarrilean izena emateko epea ireki genuen. Ordutik, materiala pasatu eta entseatzen aritu dira interesdunak. Martxoaren 11n 55 musikari inguruk frogak egin zituzten, Javi Perez eta Iban Gurrutxaga irakasle eta musikariekin. Frogak pasatu zituzten musikariak hasi dira banaka entseatzen, eta taldeko entseguekin apirilean hasiko gara.
Azken finean, jazz banda bat sortzea da asmoa. 50 kide izango ditu, 10-14 urtekoak (14-18 kontrabaxuaren eta saxo baritonoarekin kasuan). Aukeratuekin eta musika arloko profesionalekin jazz-hizkuntza, irakurketa zifratua, erritmoa, inprobisazioa eta taldeko lana landuko dugu martxotik uztailera. Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandek kontzertua emango du Txikijazz Jaialdiaren 5. aldian.
Noiz: 2017ko uztailak 22, 23 edo 24.
Non: Txikijazz Agertokia.
Ordua: Goizez.