Ezagutu gaitzazu
Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.
Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.
Doakoa eta irekia da Txikijazza eta Kursaal Auditorioko terrazetan ospatzen da uztailean Donostiako Jazzaldiaren data beretan.
Informazio praktikoa
- Txikijazzeko jarduera guztiak doakoak* dira eta euskaraz izango dira, eta beharrezkoa izanez gero, gaztelaniaz.
- Programatutako jarduerak 0-11 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta daude. Jarduera bakoitzaren informazioan adina, edukiera eta funtzionamendua zehazten da. Edonola ere, datu hori orientagarria bakarrik da, ez murriztailea.
*Chillida Lekuko jarduera izan ezik (6€). Oharra: aretora sartzeak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea.
- Jarduera guztietarako sarrera librea* izango da.
- Txikijazzaren guneetan ostalaritza zerbitzua egongo da**.
- Txikijazzeko jardueretan irudiak grabatu edota argazkiak atera ditzake hala antolakuntzak nola komunikabideek.
- 0-8 urte bitarteko haurrak, gutxienez, heldu batez lagunduta egon behar dira.
*Plazak mugatuak dira iriste- ordenaren arabera.
**Kutxa Kultur plazan izan ezik.
Kontaktua